domingo, 9 de mayo de 2010

MARRAZKIA

Hau plastikarekin hondartzara joan ginenean Leire, Yaiza,Estitxu, Sara, Onditz,Nerea,Deiane,Nico eta nik egin genuan marrazkia da.

lunes, 8 de marzo de 2010




Nire landarearen marrazkia egiterako orduan, bi irudi hauetan inspiratu naiz. Naiz eta nire landareak, hauen itsura ez izan, lagundu egin naute ideia bat izateko. Bi argazki hauek "Arthur y los minimois" fantasiazko filmekoak dira,eta horregatik hauekeratu ditut, pelikuka hori asko gustatu zitzaidalako, eta ipotxen,nomoen,...asmatutako mundu fantastikoak gustoko ditudalako.

lunes, 1 de marzo de 2010

ARGAZKIAK!!!

KOLORE BIZIAK:

KOLORE APALAK:




KOLORE ARGIAK:







KOLORE ILUNAK:










martes, 17 de noviembre de 2009

TIPULA


BARATXURIA


TXORROTADA


BITORIANO GANDIAGA



BIOGRAFIA:
Bitoriano Gandiaga Artetxe Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamairu urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Filosofia eta teknologiako ikasketak egin zituen.Filosofiakoak,Erriberrin egin zituen(1948-1951) eta Teknologiakoak Arantzazun (1951-1955). Apaiz bihurtu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990 urteetan seminarioko irakasle izan zen: mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz. Arantzazun hil zen 2001eko urtarrilaren 21ean.
Gaztetatik hasi zen olerkiak idazten .Bere lendabiziko poesia, Erriberriko Filosofiako ikasleen Gure Izarra barne-aldizkarian argitaratu zuen(1950). Ondorengo urteetan olerkiak idazten jarraitu zuen, eta 1951tik aurrera aldizkaritan argitaratzen hasi zen (Aránzazu, Eusko-Gogoa, Olerti, etab.). Hainbat sari lorpen eskuratu zituen urte horietan olerki-lehiaketetan: Donostia (1951), Zarautz (1954) Arantzazu (1956), Euskaltzaindia (1959). Gandiagak,180 olerki inguru argitaratu izan ditu aldizkarietan edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru). Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri(1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe. Euskal abeslariek Gandiagaren 150 poematik gora musikatu eta 100 inguru grabatu eta publikatu izan dituzte.
Literatur idatzi ugari utzi zuen argitaratu gabe hiltzean; bere bizitzan argitaraturikoak baino askoz gehiago: horietako gehienak nahiko edo guztiz landuak ,beste batzuk zirriborro moduan. Argitaratu gabeko hainbat olerki eta testu bildu eta sailkatuz, aparteko bildumak argitaratu zituzten autorea hil ondoren: Argitaratu gabeko poemak izenekoa (2006), Justizia eta bakea. Poemak eta otoitzak (talde-liburua, 2003) eta Jaunarekin supazterrean. Gandiaga oroituz (Patxi Ezkiaga, 2003).


MAPA FISIKOA:
Bizkaian kokatuta dago,Busturialde eskualdean.Oso lurralde aldapatsua da.
Mendatako biztanleak, mendi eta lautadetan sakabanatuta bizi ziren, eta arto, gari... uzta nahiko onak biltzen zituzten; mendiak ustiatzen zituzten, esaterako eraikuntzarako materiala ateraz. x.mendean,nekazari batzuek Albizko Santa Maria Magdalena eliza eraiki zuten mendi-bizkar baten gainean. XVI.mendean, berreraiki eta handiagotu egin zuten.
Eliza honetaz gain,gaur egun ba ditu beste ainbat eliza ere.Esaterako,Mikel Denaren eliza,X.mendean eraikitakoa.Mendi tontorrean aurkitzend en eliza hau ere XVI.mendean handitu egin zuten.
Bestetik,Juan eta Lorentzo Deunen baseliza dugu.Bertan bai San Juanen,eta Lorentzoren argazkiak aurki ditzazkegu.
Beste eliza bat,San Pedro eta San Kristobal Deunen Baseliza dugu.Hau Olabe auzoan dago kokaturik.
Herri honetan,aipagarriak dira ere,hala nola,Albizko Palazioa,Albizko dorrea,Montalban Dorrea eta Zubi Erromanikoa.
Albizko Palazioa,Mendatan dagoen eraikin barroko kultu bakarra da.
Albizko Dorrea,Bere izen bera duen auzoan dago kokatuta.Gaur egun zutik irauten du,naiz eta askota erre izan duten.
Montalban Dorrea,beste eraikin zaharrago baten berreraikuntza da.
Zubi Erromanikoa,orain dela gutxi berritu duten zubia da.





















MAPA POLITIKOA:
Bitoriano Gandiaga haurra zela,zehazki,hiru urte zituela,bigarren errepublika bizi izan zuen,1931.urtean hasi eta 1939.urterarte. Errepublika hitza esatean, monarkia kendu eta presidente batek agintzen zuela esan nahi du,Gobernu bat dagoelarik. Urte hauetan zehar bi presidente egon ziren,lehendabizi Niceto Alcalà-Zamora (1931-1936),eta Manuel-Azaña (1936-1939).
Beranduago,1936,urtean,Azaña agintean jarri zenean, gerra hasi zen,Gerra zibila. Estatu bereko kideen arteko gerra izan zen. Talde edo bando batean,errepublikaren alde zeudenak zeuden,eta bestean, honen aurka zeudenak,Espainiak elkarrekin jarraitzearen alde zeudenak. Euskaldunak, errepublikanoen alde zeuden,askatasuna nahi bait zuten.
1929.urtean gerra bukatu zen,eta nazionalen taldeak irabazi zuen,hau da euskaldunen aurkakoek. Franco ezarri zen estatu-buru,eta Espainia eta Euskal Herria osoari diktadura bat biziarazi zion.
1975.urtean,Franco hil egin zen,baina hil aurretik,berak Carlos I erregea aukeratu zuen agin zezan,eta hala izan zen,hori bait da oraindik gaur egungo erregea.
Urte batzuk beranduago,eta Gandiaga bizirik zegoela,parlamentu bat ezarri zen,eta auteskundeak egin ziren.





EZAUGARRIAK:
Bere poesia eta lanei dagokienez,honako ezugarri hauek antzeman daitezke.
-Mundua 1.pertsonan bereganatzen du: Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina erreflejatzen du. -Batzuetan,antzeztuak izateko lanak idazten ditu. Gaiari dagokionez, Euskal Herriaren egoera adieraztea du . Oso sentibera da bere poesietan.
-Garaikide zuen Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
-Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.
LIBURUAK ETA OBRAK:
–Elorri (1962) du poemarik zaharrena. Inpresionismotik kreazionismora arteko bidea egiten du olerkariak.
–Hiru gizon bakarka (1974), Arantzazun Oteiza lanean ari zenean egindakoak; sinbolismoaren estetikarekin apurtzea ekarri zuen.
–Uda batez Madrilen (1977). Madrilen pasatako uda bateko ikuspegi poetikoa.
–Denbora galdu alde (1985) prosa poetikoa da.Gabonetako oroitzapena eta Jesusen jaiotzaz egindako olerki eta kantu-bilduma da. Gontzal Mendibilek kantaturik.
Beste poema hauek ere berak idatzirikoak dira:
Gabon bat anuntzio (1986)
Ahotsik behartu gabe (1997)
Bizitza itxaropena delako (2001) : Bilduma elebiduna, gaztelaniazko itzulpenekin osatua
XX.mendeko poesia kaierak-Bitoriano Gandiaga (2001) : Koldo Izagirreren edizioa
Adio (2004)
Poema argitaragabeak (2005).
KORRONTE LITERARIOA:
Bitoriano Gandiagak poesia idatzi izan du,bere bizitza osoan zehar. Arantzazun apaiz sartu zela,ikasketak egin zituenez,irakasle moduan jokatu zuen,euskara irakasten,esku-lanetan..., baina beti interasetu zaio poesia.
Oso gazte zela hasi zen poesia idazten .Bere lendabiziko poesia, Erriberriko Filosofiako ikasleen Gure Izarra barne-aldizkarian argitaratu zuen(1950). Poesia hori argitaratu ondoren,olerkiak idazten jarraitu zuen,eta 1951tik aurrera aldizkaritan argitaratzen hasi zen (Aránzazu, Eusko-Gogoa, Olerti, etab.). Bere lanagatik,hainbat sari eta lorpen eskurati zituen urte horietan zehar: Donostia (1951), Zarautz (1954) Arantzazu (1956), Euskaltzaindia (1959).
Gandiagak,180 olerki inguru argitaratu izan ditu aldizkarietan edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru). Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan zehar.Ondoren euskal abeslariek Gandiagaren 150 poematik gora musikatu eta 100 inguru grabatu eta publikatu izan dituzte.
Hil zenez,hainbat eta hainbat lan utzi zituen argitaratu gabe.Batzuk ez zeuden guztiz landuak edo bukatuak,baina beste batzuk aldiz bai.Poema guzti horiek ildu eta argitaratuak izan dira.
Esan beharra dago, Gandiagaren olerkietan, bere pentsapendu katolikoa,eta erlijiosoa nabari dela.

http://www.youtube.com/watch?v=HRcFFEVgJ7w

ONDORIOA:ERITZI PERTSONALA:

Idazle hau ez zait oso aipagarria iruditu,ez zait iruditzen nire gustokoa denik,ez bait dut poesia gustoko,ezta erlijiotasuna ere,baina aitortu beharra dago,idazle honek egindako lana,eta jasandako guztia.